XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorricho Olazabal, Iker Aitor Gorricho

Leoncion semea.

Billabonan jaio ez bazen ere, herriko odola darama.

1979ko maiatzean eta hemezortzi urterekin Milfordgo, Connecticut (EE.BB.), MILFORD JAI ALAI pilotalekuan hasi zen kokatzen eta bertan aritu zen 1979, 1980 eta 1981eko udaldietan.

Florida-ko (EE.BB.) DANIA JAI ALAI-n 1982tik 1988ra aritu zen, udaldi nahiz negualditan.

Aldi hauetan honela jokatzen zuen: udaldia, maiatzetik urrira bitartean, negukoa berriz, urte bakoitzeko abendutik apirilera bitartean.

Jokatzean jartzen zuen grina-eta, askotan hartu zuen mina (bederatzitan) meniskoan nahiz orkatilan, baita bizeps-etan ere; masailean jaso zuen pilotadak erretina zulatu ziola, erretiratu behar izan zuen.

Pilotari karrera 1988ko maiatzean, hogeita sei urte zituela, amaitu zuen.

Agian frontoietan agertzen zuen grina ikusita, arazo fisikoak gainditzeko gai zitekeen, baina denbora hartan pilotarien greba gertatu zen eta ez zuen bere gaitasun hori erakusteko aukerarik izan.

Kantxetan atzelari eta GORRICHO izenaz.

Egun Danian (Forida) bizi da eta jokatzeari utzi eta gero, ikasketan murgildu zen eta orain Finantzetan, Nazioarteko eta Nazioko Negozioen Administrazioan lizentziatu da; Austin-en, Texas (EE.BB).

Masterra ere lortu du Administrazioan.

Amaren aldetik ahaidetasuna du Pequeño Abandorekin, mende haseran Habanan oso famatua izan zen pilotaria; eta Julian Olazabal Anza-rekin (Donostia), famadun pilotaria eta Tijuanako, B.C. Mexiko, frontoiko intendentea.